Ikasleen kapital zientifikoa experimentuen eta zientzia-azoken bidez handitzeko proiektuak
https://library.iated.org/view/PICALLOPEREZ2022INI
Norbere esperientziek, erreferentziek, ezagutzek eta baliabide zientifikoek eraikitzen dute kapital zientifikoa. Zientzia eta teknologia arloetan emakume eta gizonen parekotasunari lotutako joerak positiboak badira ere, oraindik ere bada aldea unibertsitateko ikasketa teknikoetan eta ingeniaritzako ikasketetan matrikulatutako neska-mutilen kopuruaren artean. Hori, beharbada, adin goiztiarretan euki beharreko ereduen faltagatik gertatzen da, batez ere curriculumetik kanpoko jardueretan, ikasleek ingeniaritzako jarduera profesionaletan euren burua islatzen ez dutlako. Lan hau ElHuyar eta ENEDI taldeen arteko lankidetzaren bidez burutu da eta bigarren hezkuntzako ikasleen kapital zientifikoa sustatzea eta STEM ildoetan talentua sustatzea du helburu. Horrela, ELZA+ENEDI eta E-SHINE proiektuak aurkezten dira, batxilergoko ikasleen eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako gaitasun teknologikoen artean zubiak eraikitzeko. Ikasle taldeekin batera energia-auditoriak egin dira, haien ekimena eta autokonfiantza indartzeko. Eraginkortasun energetikoari buruzko hitzaldi aktibo laburren ondoren, proiektu energetiko txikiak garatu dira ikastetxean, eta azoka zientifikoetan erakutsi dira. Proiektu horien emaitzak dira, batetik, ikastetxearen beraren energia-errendimendua diagnostikatzea eta hobetzea (termografia-proben, ate-haizagailuaren proben eta abarren bidez), eta, bestetik, eraginkortasun energetikoko ekintzak proposatzea (inguratzailea hobetzea, teknologia berriztagarriak integratzea, eta abar). Bestalde, proiektu horiek ikasleak jardueraren erdigunean kokatzen dituzte, beren ezagutzak garatu eta areagotu ditzaten, teknikari profesionalen aholkularitzarekin. Laburbilduz, proiektu horiek ikasleen kapital zientifikoa handitzen saiatzen dira proba esperimentalen, zientzia-azoken eta abarren bidez.