Enedik software termoekonomiko dinamikoa sortzen du eraikinetako sistema termikoetarako.

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S03605442210255

24

Lan hau termoekonomian oinarritzen da eta garatzen du eraikinetako instalazio termikoak kontrolatzeko eta diagnostikatzeko softwarea. Euskal Autonomia Erkidegoko (Espainia iparraldea) hiru eraikinen datu esperimentalekin saiakuntzak egin dira, energia aurrezteko

puntu potentzialak detektatzeko eta ingurumen-inpaktuak arintzeko.

Zenbait oztopo detektatzen dira, hala nola, zunda-kopuru eskasa eta sentsoreei datxezkien akatsak. Gainera, analisi termoekonomiko dinamikoa egiteko metodologia berriak deskribatzen dira. Era berean, osagaien eraginkortasun ezak kuantifikatzen dira, fluxu guztien kostu dinamikoa kalkulatzen da eta funtzionamendu modu desberdinak aztertzen dira. Funtzionamendu-moduen emaitzak eztabaidatzen dira eta horien batez besteko kostu unitarioa kalkulatzen da, exergetikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Horrela, kontrol-sistemaren esku-hartzea aztertzen da, eta erregai-kontsumo txikiagoko eta handiagoko funtzionamendu-moduak detektatzen dira. Emaitzek erakusten dute ur bero sanitarioaren ekoizpenak (UBS) 13,72 c€/kWh-ko batez besteko balioa duela, eta berogailuak 12,92 c€/kWh-koa; gainera, galdarek 1.587 MWh-ko galera errealak dituzte. Bestalde, funtzionamendu-moduen azterketa dinamikoak termoekonomiako aplikazioetarako ikerketa-lerro berri bat irekitzen du. Informazio hori funtsezkoa da kontrola optimizatzeko, eraikinen errendimendu handia bilatuz.