UPV/EHUko ENEDI ikerketa-taldeak metodo bat aurkezten du Tenperatura Globalaren Ziurgabetasuna (UT) eta Tenperaturaren Ziurgabetasun Espaziala (UT(SP)) ezaugarritzeko, eraikinen barnealdeetan neurketa zehaztugabeak lortzera daramaten ziurgabetasun-arrazoiak kontuan hartuta.
https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0360132322003602?via%3Dihub
Oro har, zonalde barneko airearen tenperatura neurtzen duten azterketek, fabrikatzailearen sentsorearen zehaztasuna bakarrik hartzen dute kontuan Tenperatura orokorraren Ziurgabetasuna (UT ingelesezko sigletan) zehazteko. Bestalde, eraikin baten barruko eremu termiko bateko barneko airearen tenperaturaren neurketari eragiten dioten beste ziurgabetasun-iturri batzuk ez dituzte kontuan hartzen. Hori dela eta, lan honetan, Tenperatura Globalaren Ziurgabetasunaren definizio eta estimazio metodoa garatu da, Tenperaturaren Ziurgabetasun Espaziala (UT(SP) ingelesezko sigletan) lortzeko desakoplamendu metodo batekin batera. Bertan, tenperaturaren neurriko ziurgabetasun arrazoi guztiak kontuan hartzen dira, Tenperatura Sentsorearen Ziurgabetasuna izan ezik (UT(S) ingelesezko sigletan).
Erabileran dagoen eraikin tertziario bateko lau bulegotan ausaz instalatutako sentsoreen barneko airearen tenperaturaren neurketak erabili dira garatutako analisi estatistikoa monitorizatutako bulego bakoitzeko barneko airearen tenperaturaren ziurgabetasun orokorra zenbatesteko eta desakoplatzeko. Aztertutako eremu termiko bakoitzak bulego-tipologia desberdin bat adierazten du. Tipologia bakoitza bolumen desberdineko dibisioek osatzen dute, eta hauek, sailkapena ahalbidetzen dute. Egindako lehen azterketa Tenperatura Sentsorearen Ziurgabetasunaren (UT(S)) kalkuluaren bidez zehaztasun esperimentalaren zenbatespena da, balio horren sentsorearen ziurgabetasuna eta monitorizazio-sistemaren ziurgabetasuna barne. Lehen azterketa horri esker, monitorizazio-sistema bat instalatzeko orduan Tenperatura Sentsorearen Ziurgabetasuna (UT(S)) zenbatesteak duen garrantzia ohartarazi dugu, zehaztasun esperimentala fabrikatzailearenaren ezberdina izan baitaiteke, ikerketa honen emaitzek islatzen duten bezala. Bigarrenik, garatutako metodo estatistikoan oinarrituta, monitorizatutako eremu termiko bakoitzerako, zonaldeko barne-aire orokorraren Tenperatura-Ziurgabetasuna (UT) kalkulatzen da, eta, azkenik, Tenperatura Sentsorearen Ziurgabetasunean (UT(S)) eta Tenperaturaren Ziurgabetasun Espazialean (UT(SP)) bereizten da. Desakoplamenduaren emaitzek erakusten dutenez, bulegoaren tipologiaren arabera, Tenperatura Sentsorearen Ziurgabetasunaren (UT) portzentajezko pisua zonaldeko barne-aire osoaren Tenperaturaren Ziurgabetasunaren (UT) % 5 eta % 11 artekoa baino ez da. |