ENEDIko kideek Euskal Herriko Unibertsitateak irailaren 30ean Bilbon antolatu zituen ekitaldietan parte hartu zuten. Campo Volantin pasealekuan egindako jarduera nagusian, UPV/EHUko hainbat ikerketa-taldek Europako Itun Berdearen helburuekin lotutako gaiak, ikerketak eta proiektuak azaldu zituzten. ENEDIk energia-eraginkortasunaren eta energia-biltegiratzearen arloan dituen lan-ildoak erakutsi zituen.
Ikertzaileen Europako Gaua kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du Marie Sklodowska-Curie (MSCA) ekintzen bidez —Europan karrera zientifikoak sustatzeko ekimena—. Ekintza hori Europako Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzarako Horizon Europa programaren barruan dago. Helburu nagusiak hauek dira: ikertzaileen irudia herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari dakarzkioten onurak ezagut ditzaten; halaber, ikerlarien artean karrera zientifikoa egitea sustatzea, genero-oztopoak ezabatuz.
2022. urtean, bi misio landuko dira:
- Klima-aldaketara egokitzea, gizarte-eraldaketa barne.
- Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak.