Izenburua: Physics-based dynamic model for reversible liquid-to-liquid heat pump systems. Development, validation and simulation with different systems, time scales, operation conditions and working mode switch
Bero-ponpa berriak garatzeko momentuan, bi alderdi garrantzitsu daude kontuan hartzeko. Osagaiak hobetzea eta sistema osoa hobetzea. Osagaiak hobetu daitezke parametro geometrikoak eta materialak optimizatuz, besteak beste. Sistemari dagokionez, bere jarduteko modua hobetzea da helburu nagusia, kontrolaren bidez. Gaur egun, alderdi horiei ekiteko modurik onena osagaien eta sistemen modelatze dinamikoa da, haien energia-portaera zehaztasunez simulatu ahal izateko. Tesi honetan, bero-ponpa likido-likido itzulgarri baterako eredu bat garatu da.
Bero-ponpek egoera iragankor desberdinetan duten portaera ebaluatu da. Entseiluen neurketak, modeloaren berotze, hozte eta abio-egoerak balioztatzeko erabili dira. Simulazioaren emaitzak bat datoz proben datuekin.
Garatutako ereduak likido-likido bero-ponpa baten portaera zehazki simulatzen duela egiazta daiteke. Mikro- eta makroeskala-simulazioak egiteko erabil daiteke, bero-trukagailuen operazio eta konfigurazio desberdinekin. Gainera, berokuntza-hozte operazio aldaketa modua simulatu daiteke, eta alderantziz.