Uztailaren 17an eta 18an, STES4D proiektuaren jarraipen-bilera egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan. ENEDIko ikertzaileek parte hartzen duten proiektuaren helburua energia termikoa biltegiratzeko sistemak (TES) hedatzen laguntzea da, energia aurrezteko beroa eta hotza kudeatzeko gai izan daitezen. Bileran, STES4D osatzen duten hiru zentroetako ikertzaileek (Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea eta CIEMAT), lortutako aurrerapenak aurkeztu zituzten, eztabaida eta hobekuntza-iradokizunak sortzeko asmoz.

https://i3a.unizar.eses/noticias/almacenamiento-inteligente-de-energia-termica-para-descarbonizar-el-sector-energetico