Datorren azaroaren 13an, ENEDI ikerketa taldeak, EnePoMAP proiektuaren testuinguruan, “Kalteberatasuna eta pobrezia energetikoa: diagnosia eta tresnak unibertsitatetik eta gizarte zibiletik” jardunaldia antolatuko du Bilboko Bizkaia Aretoan.
Pobrezia energetikoak izaera poliedrikoa du, hainbat ikuspegitatik landu beharrekoa, eta diziplina aniztasuna eskatzen du, bai mundu akademikotik, baita gizarte zibiletik ere. Testuinguru horretan, jardunaldia gizarte zibileko sektore eta eragileen eta Espainiako eta Portugalgo adituen arteko topagunea izango da, eta gai horren inguruko hainbat ikuspegi aurkeztuko ditu. Ikasleak, irakasleak, administrazio publikoko jendea eta, oro har, gaian interesa duen publikoa ditu helburu. Jardunaldia Bizkaia Aretoko Baroja aretoan ospatuko da, 2023ko azaroaren 13an. Helburuak honako hauek dira: pobrezia energetikoaren arloan lan egiten duten eragileen arteko lan-sare bat sortzea eta indartzea, Unibertsitatetik, gizarte-eragileetatik eta administrazio publikotik esperientziak eta ikuspegiak partekartzea. Era berean, jardunaldiak arreta berezia eskaintzen dio espezializatu gabeko publikoari ere, dibulgaziozko zati baten bidez.
Bertan izango dira UPV/EHUko, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko, Universitat Politècnica de Valènciako, Eduardo Torroja Institutuko (CSIC) edo Universidade do Minhoko hainbat ikerketa-taldetako hizlariak. Era berean, akademiaren eta gizarte zibilaren arteko elkarrizketa eta elkarguneak ezarri nahi dira. Ildo horretan, Portoko Udal Energia Agentziak edo Goienerrek ere parte hartuko dute jardunaldian, besteak beste.
EnePoMAP: Mapear y proporcionar soluciones rentables para afrontar la pobreza energética