ARCAS proiektuaren helburua da etxebizitza sozialen eraikinak birgaitzeko proiektuak ebaluatu eta diseinatzeko metodologia garatzea. Birgaitze-proiektua irizpide hauen arabera egiten da: energia-pobreziaren aurka borrokatzea, eraginkortasun energetikoa eta eraikinaren iraunkortasuna handitzeko eta barneko giro osasungarriak bermatzeko soluzioak integratzea. Beraz, proiektuak hiru ardatz nagusi ditu:
• Energia-autonomia/Energia-eraginkortasuna
• Gizarte-kalitatea/Energia-pobrezia
• Osasuna/Airearen kalitatea
ARCAS hiru ardatz horiek integratzeko helburuarekin garatzen da, haien arteko erlazio egokiena definituz. Horrela, ahalik eta energia-eraginkortasun handiena lortu ahal izango da, etxebizitzaren okupatzaileen gizarte-kalitatea eta ongizatea bermatuz.
ARCAS proiektuko taldea unibertsitateek (Euskal Herriko Unibertsitatea – ENEDI taldea, Université de La Rochelle eta Univerdade do Minho), erakunde publikoek (FECEA eta Kantabriako Gobernua) eta ikerketa-zentro pribatu batek (TIPEE) osatzen dute. Bazkide elkartuen artean daude, besteak beste, Sustapen eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioa, Euskadiko Gobernua, Galiziako Gobernua eta Asturiasko Printzerria, IDAE, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorena…