Irisgarritasunaren gaineko deklarazioa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarri bihurtzeko, 1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa, betetzearren.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazio hau aplikatzekoa da https://www.ehu.eus/ webgunean.
OHARRA: webgune hau birdiseinu eta migrazio prozesuan dago, edukien kudeatzaile berri batera aldatu behar baitira edukiak.
Betetze maila
Webgune honek partzialki betetzen du 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenengatik eta ondotik aipatzen diren aspektuak bat ez datozelako eskakizunekin.
Eduki ez-irisgarria
Honako edukia ez da irisgarria, arrazoi hauengatik:
- 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik:
Baliteke edizio akats bat edo beste egotea web-orrialderen batean.
- Karga handiegia izateagatik:
Ezin da aplikatu.
- Edukia ez izateagatik aplikatzekoa den legeriaren arlokoa.
Egon litezke PDFko fitxategi ofimatiko batzuk edo 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako beste formatu batzuk erabat betetzen ez dituztenak irisgarritasunerako betebehar guztiak.
Zuzeneko multimedia-edukiak.
Aldi baterako oinarria duen edo Errege Dekretua indarrean sartu aurretik argitaratu den aurrez grabatutako multimedia-edukia.
Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatu edo garatu gabeko hirugarrenen edukiak.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazioaren prestaketa-lana
Deklarazio hau 2020ko irailaren 15ean prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, erakundeak berak egin duen autoebaluazio batez baliatu gara.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2020/09/15
Oharrak eta harremanetarako datuak
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat irisgarritasunerako betebeharrei buruz (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:
- Zure ustez webguneak betetzen ez duen zerbaiten berri eman.
- Edukira iristeko beste zailtasun batzuen berri eman.
- Webgunearen irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta egin edo hura hobetzeko iradokizunak egin.
Bide hauetakoren bat erabiliz:
- Harremanetarako formulario-aren bidez
- Helbide elektronikoa: irisgarritasun-unitatea@ehu.eus
- Presentzialki, UPV/EHUren Erregistro Orokorrean.
Komunikazioak UPV/EHUren webgunearen eta gailu mugikorretarako aplikazioen Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak jaso eta tratatuko ditu, hura baita webgune honetako edukien irisgarritasunaren unitate arduraduna.
Erreklamatzeko prozedura
1112/2018 Errege Dekretuaren 13. artikuluan jasotako erreklamazio-prozedura Euskal Herriko Unibertsitatearen Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, dokumentazio orokorraren erregistro elektronikoan eskaera orokor bat eginez, UPV/EHUko webgunearen eta gailu mugikorretarako aplikazioen Irisgarritasunaren Unitate Arduradunari zuzenduta.
Gorabeherak eta iradokizunak
Gure kezka da informazioa ahalik eta jende gehienarengana iristea. Web-orrietan nabigatzen duzun bitartean edukietara sartzeko arazoren bat baduzu, edo web-irisgarritasuna hobetzen lagun diezagukeen iradokizunen bat egin nahi baduzu, jakinaraz iezaguzu.
Oharra: oso lagungarria izango zaigu gorabeheraren bat izan duzun orrialdea (web-helbidea) zehatz-mehatz adieraztea.
Eskerrik asko laguntzeagatik.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) datuen babeserako daukan politikari buruzko informazioa:
- Zuk zeuk zuzenean emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko ditugu, eta kasuan kasuko tratamendu jardueraren arabera gordeko ditugu UPV/EHU izanik titularra.
- Zure datu tratamenduaren arduraduna:
Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
Web orria: www.ehu.eus
Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
- Helburua: Herritarrek egindako informazio-eskaerak, kexak, iradokizunak, eskertzeak eta salaketa ez-formalak erregistratzea eta izapidetzea.
- Legitimazioa: Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako adostasun esplizitua eman duzula. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
- Hartzaileak: Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala behartu ezean.
- Eskubideak: Informazio gehigarrian azaltzen den bezala, eskubidea duzu datuetara iristeko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo aurkaratzeko
- Informazio gehigarria: UPV/EHUk datuen babesaren arloan daukan politikari buruzko informazio osoa lotura honetan dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/babestu. Gune horretan dago jasota, besteak beste: UPV/EHUk egiten dituen tratamendu jardueren zerrenda eguneratua; tratamendurako lege oinarriak; tratamenduaren jarduera bakoitzak izan ditzakeen hartzaileak; zure datuen inguruan dituzun eskubideak eta eskubide horiek egikaritzeko eskari orriak.
Honako arau hauek betez:
- Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf).
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/boe/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673.pdf).